2009-01-15
3. ataza (ZineaTB)
Programazioa GMT +1 formatuan dago:
-12:00: Matrix. The Matrix Reloaded pelikula, bitxikeriak, Wachowski anaiak...
-14:41: La Ola. Filmea.
-16:39: Goya Sariak. Goyen inguruan jakin beharreko guztia.
-16:44: El Orfanato. Filmea.
-18:20: Amélie. Filmea, Jean-Pierre Jeunet eta Audrey Tautouren filmografiak.
-20:24: Mathieu Kassovitz. Zuzendari frantsesaren filmografia.
-20:37: Krzysztof Kieslowski. Zuzendari polakoaren filmografia.
-20:43: Luc Besson. Filmografia eta datu garrantzitsuak.
-20:50: Pixar eta Nemo. Pixar estudioen azterketa eta Nemo filmea.
-22:29: Emakumeak Zineman. Emakumeen papera zinemaren historian zehar, aktore garrantzitsuen elkarrizketak.
On-Demand aurki daitezkeen bideoak:
-The Matrix
-Matrix bitxikeriak
-The Matrix Reloaded aurkezpena
-La Noche de...Keanu Reeves
-Matrix Revolutions
-Wachowski anaiak
-Daniel Brühl
-Goya Sariak
-Amélie aurkezpena
-Jeunet-Amélie-Tautou
-Mathieu Kassovitz
-Krzystof Kieslowski
-Luc Besson
-Pixar arakatuz
-Nemo bitxikeriak
-Emakumeak Zineman
2008-12-17
Ikas dezagun kontzeptuak parekatuz
Kontzeptuak eta definizioak lotuta, hau da nire ariketa:
0.- Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.
1.- Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.
2.- Teleprompterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.
3.- Bitakora: Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko
4.- Klaketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.
5.- Close up-a: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.
6.- Dolly-a: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.
7.- Jingle-a: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.
8.- Klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.
9.- Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Nor da pertsonaia ezkutua?
Hona hemen ariketaren emaitzak:
1.- Vladimir Zworykin
Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.
2.- Ted Turner
CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.
3.- Jose Mari Iriondo
Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.
4.- Ramon Labaien
Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

2008-12-11
2008-10-28
"LA CORPORACION" dokumentala
Korporazioa, enpresei edo erakundeei pertsona izaera ematean datza (pertsona juridikoa deitua), horrela norbanakoek dituzten eskubideak lortzen dituztelarik. Izan ere, enpresen helburua etekin ekonomiko ahalik eta handiena lortzea izaten da. “La corporación” izeneko hiru kapituluko dokumentalean argitzen denez, korporazioek pertsonen izaera eta hauei dagozkien adjektiboak hartzen dituzte. Horrela, McDonalds gaztea eta aktiboa da, adibidez.
Hala ere, honelako enpresek zentzu peioratiboa hartzen dute normalean, euren interesak baino ez dituztelako defendatzen. Dokumentalean, zehazki, psikopata terminoa erabiltzen da korporazioa deskribatzeko, eta hainbat jokabide leporatzen zaizkio. Azken hauek langileen eskubideak ez errespetatzea, beren zilborrera soilik begiratzea, ingurugiroa ez errespetatzea eta abar. dira, besteak beste. Alta, korporazioek izugarrizko indarra daukate mundu osoan zehar, gobernuak kontrolatzerainokoa.
Aipagarria da herrialde txiroetan sartzeko izaten duten erraztasuna. Helduak bai, baina umeak ere jartzen dituzte lanean soldata penagarri baten truke. Baina, zer egin dezake ezer ez duenak? Hiru zentimo hutsa baino gehiago dira, nahiz eta hutsaren hurrengoa izan, eta bizitzeko (hobe baldintzena ez aipatzea…) daukaten bide bakarra izaten da. Beraz, enpresek etekinak handitu ditzakete langileen eskubideak errespetatzeko beharrik izan gabe. Txarrena, ordea, umeek ekoiztutako produktu horiek guk lotsa barik erostea izan liteke. Lehen Munduan bizi garenok gara herrialde horietan gertatzen denaren errudunak, begiak itxi eta geure erosketekin jarraitzen dugu eta.
Beste alde batetik, korporazioek beren buruak babesten dituzte, eta publizitatearen bidez eta arazoak ezkutatuz ideal perfektuaren itxura mantendu nahi izaten dute. Dena den, askotan ezin izaten dituzte arazoak ezkutuan mantendu, eta horren adibide garbia da behiak gaixotzen dituen enpresaren kasua, nahiz eta gutxi batzuek baino ez jakin egia. Indar handiko erakundeak dira, horietako asko herrialde jakin batzuen ekonomian oso garrantzitsuak direnak, eta horrek indar politiko eta soziala ematen die. Laburtuz, korporazio batzuek edozein baliabide erabiltzen dute euren helburua lortzeko, hau da, etekin ekonomikoa eskuratzeko. Gainera, oso zaila da hauen kontra gailentzea, oso indartsuak izaten dira eta.

2008-10-26
Wikipedia KOSKA IRRATIA
Koska irratia, 108.0 Fm, Uribe Kostako irrati librea dela diote sortzaileek, ezartzen dizkieten inposaketa, arau eta ezarpenen kontra agertzen dituzten nahi eta ekimenengatik. Irrati abertzale, euskaldun eta ezkertiarra da, eta Euskal Herriko gatazkaren ondorioz kartzelan dauden presoak izaten ditu gogoan. Gainera, desobedientzia zibila bultzatzen du, eta herrian eta mundu osoan zehar ahotsik ez duten taldeen bozgoragailu izan nahi du. Koska Irratia elebiduna da, baina euskara da erreferente nagusia. Bestalde, emisora honek bi programa mota ditu. Batetik, autonomoak direnak, pertsona edo talde batzuek gidaritzapean zuzenduak eta emitituak. Bestetik, barne programak, irratiaren forma eta itxura baldintzatzen dutenak dira, asanbladan nondik nora joko duten erabakiak hartzen dituztelarik. Besteak beste, albisteak, musika eta gazteen inguruko gaiak jorratzen dira 108.0 Fm-an. Azkenik, irratiak autogestioa du diru kontutan. Hori dela eta, ekoizleek norbanakoen eta kolektiboen laguntza eskertzen dute.
2008-10-25
TOP 7 ZERRENDA
Hauek dira, garrantziaren arabera sailkatuta, gure ikasgairako baliagarriak iruditzen zaizkidan webguneak:
1.- www.google.com
Webgune honek sarean dauden beste guztietara bidera gaitzake, hau da, bilatzen duguna zein den jakin gabe ere, ordura arte ezezagunak ziren helbideak erakusten dizkigu. Beraz, interneteko lotura berebizikoa eta erabiliena iruditzen zaidanez, zerrenda honen buruan jartzea erabaki dut. Laburtuz, bide honek edonora garamatza.
2.- www.youtube.com
Nahiz eta honen antzeko bideo bilatzaile asko egon, ospe gehien duena dela iruditzen zait. Honi esker ikus-entzunezko elementu garrantzitsuena (bideoa) aurki dezakegu. Gainera, gure bideoak publikatzeaz gain interesatzen zaizkigunak ere jaso ditzakegu. Azkenik, bertako elementu asko eredu gisa har ditzakegu gure lanak egiterakoan.
3.- www.softonic.com
Softonic programak dohainik edo ordainduta jaisteko webgunea da. Nahiz eta jadanik dvd-a izan, bertan ageri ez den programa bat lor dezakegu. Egin behar ditugun lanetan baliagarriak izango diren programak hemendik eskura genitzake.
4.- www.archive.org
Laugarren helbide honek webgune batzuei buruzko oraingo eta lehengo informazioa aurkitzen laguntzen digu. Iraganean espioitza lana egiteko oso egokia da eta, beraz, informazio zuzena emateko baliagarria. Gainera, bideoak eta audioa bilatzeko aukera ematen du.
5.- www.mogulus.com
Nahiz eta hasieratik jakin webgune hau gure ikasgaian garrantzia handikoa dela, bostgarren postuan jarri dut. Lan jakin batzuetan erabiliko badugu ere, aurreko laurak edozein unetan erabili ditzakegula iruditzen zait. Hala ere, argi dago ikus-entzunezkotako tresna ezinbestekoa dela.
6.- www.audiovisuales.net
Ikus-entzunezko elementu garrantzitsuenak biltzen dituen webgunea da hau. Irratia, telebista, zinema eta abar. osatzen dituzten munduko helbide ezagunenak aurki ditzakegu bertan. Horrela, gure ikasgaia osatzen duten arloak barnehartzen dituen bilatzailea izango dugu.
7.- www.bertsoa.com eta www.bertsoplaza.tv
Zerrenda honen azkenean bi webgune jartzea erabaki dut. Izan ere, oso antzekoak dira biak. Bertsoen inguruko informazioa ematen dute bai idatziz, bideoz eta bai telebista zuzenez ere. Gure ikasgaia osatzeko ez dira oso garrantzitsuak, baina egiten jakin behar dugunaren adibide garbienak iruditzen zaizkit, eta horregatik jarri ditut zerrendan. Zer eta nola egin ikasteko bide ona direla uste dut. Esan bezala, zuzeneko telebista ere eskaintzen dute, beraz, lehen atazaren eredu argiak direla esango nuke.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)