Korporazioa, enpresei edo erakundeei pertsona izaera ematean datza (pertsona juridikoa deitua), horrela norbanakoek dituzten eskubideak lortzen dituztelarik. Izan ere, enpresen helburua etekin ekonomiko ahalik eta handiena lortzea izaten da. “La corporaciĆ³n” izeneko hiru kapituluko dokumentalean argitzen denez, korporazioek pertsonen izaera eta hauei dagozkien adjektiboak hartzen dituzte. Horrela, McDonalds gaztea eta aktiboa da, adibidez.
Hala ere, honelako enpresek zentzu peioratiboa hartzen dute normalean, euren interesak baino ez dituztelako defendatzen. Dokumentalean, zehazki, psikopata terminoa erabiltzen da korporazioa deskribatzeko, eta hainbat jokabide leporatzen zaizkio. Azken hauek langileen eskubideak ez errespetatzea, beren zilborrera soilik begiratzea, ingurugiroa ez errespetatzea eta abar. dira, besteak beste. Alta, korporazioek izugarrizko indarra daukate mundu osoan zehar, gobernuak kontrolatzerainokoa.
Aipagarria da herrialde txiroetan sartzeko izaten duten erraztasuna. Helduak bai, baina umeak ere jartzen dituzte lanean soldata penagarri baten truke. Baina, zer egin dezake ezer ez duenak? Hiru zentimo hutsa baino gehiago dira, nahiz eta hutsaren hurrengoa izan, eta bizitzeko (hobe baldintzena ez aipatzea…) daukaten bide bakarra izaten da. Beraz, enpresek etekinak handitu ditzakete langileen eskubideak errespetatzeko beharrik izan gabe. Txarrena, ordea, umeek ekoiztutako produktu horiek guk lotsa barik erostea izan liteke. Lehen Munduan bizi garenok gara herrialde horietan gertatzen denaren errudunak, begiak itxi eta geure erosketekin jarraitzen dugu eta.
Beste alde batetik, korporazioek beren buruak babesten dituzte, eta publizitatearen bidez eta arazoak ezkutatuz ideal perfektuaren itxura mantendu nahi izaten dute. Dena den, askotan ezin izaten dituzte arazoak ezkutuan mantendu, eta horren adibide garbia da behiak gaixotzen dituen enpresaren kasua, nahiz eta gutxi batzuek baino ez jakin egia. Indar handiko erakundeak dira, horietako asko herrialde jakin batzuen ekonomian oso garrantzitsuak direnak, eta horrek indar politiko eta soziala ematen die. Laburtuz, korporazio batzuek edozein baliabide erabiltzen dute euren helburua lortzeko, hau da, etekin ekonomikoa eskuratzeko. Gainera, oso zaila da hauen kontra gailentzea, oso indartsuak izaten dira eta.
Mostrando entradas con la etiqueta enpresa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta enpresa. Mostrar todas las entradas
2008-10-28
Suscribirse a:
Entradas (Atom)